Lezamako Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta bihar, azaroak 22, hirugarren jardunaldiko pilota-partidak izango dira. Promesa kategorian, Uriarte lezamarrak eta Elorzek (Zaratamo) jokatuko dute Nabalen eta Galarzaren aurka (Larraun); eta lehenengo mailan, Egigurenek (Ilunpe-Azpeitia) eta Arroitak (Ataun), Irribarria II.aren eta A. Garmendiaren aurka (Lapke-Lazkao). Partidak 19:00etan hasiko dira. Lezamako Pilota Elkarteak antolatutako txapelketa da.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).