Ziklo-kros zirkuitua Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 22a, 14:16

Domekan, azaroak 24, XIV. Ziklo-kros Zirkuitua egingo da Lezaman, Zorribike txirrindulari-taldeak antolatuta. Proba 2024ko Ziklo-kroseko euskal egutegiaren parte da, eta Lezaman herrialdeko ziklo-kroslaririk onenak bilduko ditu. Jose Antonio Dañobeitiaren oroimenez egiten den kirol-ekitaldia da.

Beste aldetik, probak eragin garrantzitsuak izango ditu trafikoan 07:00etatik 19:00etara. Horrela, BI-737 errepideko sarrera itxita izango da Zortzi jatetxe ondoko biribilgunetik Gaztedi jatetxe ondoko biribilgunera, eta Aretxalde eta Garaioltza auzoetatik errepide horretara dagoen irteera ere itxita izango da.