Elorz bikotekidea zuela, Adrian Uriarte Lezamako Pilota Klubeko pilotaria promesen kategoriako garaile izan zen barikuan, azaroak 22, Lezaman, Nazabali eta Galarzari 22 eta 12 irabazita. Oso partida berdintsua izan zen hasieran, eta bigarren zatian Uriarte eta Elorz nagusitu ziren. Bestalde, lehen mailan, Irribarria II.ak eta Garmendiak 22 eta 16 irabazi zieten Egigureni eta Arroitari.