Elkartasun-kanpaina Lezaman

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 26a, 13:17

Lezama Saretzen elkarteak eta Lezamako Udalak sustatuta, elkartasun-kanpaina ipini da martxan udalerrian. Abenduaren 16ra arte, txartelak erosi ahalko dira bost euroan, herriko dendetan eta ostalaritza-establezimenduetan, eta batzen den dirua bi egitasmotara bideratuko da: alde batetik, beharrizana duten herriko familiei laguntzera; eta bestetik, DANAk kaltetutako valentziarrei laguntzera. Gainera, hiru sari zozkatuko dira kanpainan parte hartzen duten herritarren artean: Gabonetako bi saski eta Athleticeko jokalariek sinatutako kamiseta bat. Zozketa abenduaren 19an egingo da udal-liburutegian.