Bestalde, barikuan ere XVII. Rallyestoneko parte-hartzaileak pasatuko dira Lezamatik, eta baliteke errepideak trafikorako itxi behar izatea. Aurreikuspenaren arabera, autoak 19:15etik 20:35era bitartean pasatuko dira udalerritik. Azkenik, zapatuan, azaroak 30, Bizkaiko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren bigarren saioa izango da frontoian. Bertan parte hartuko dute Forua, Abadiño, Goiherri eta Gaztedi taldeek, eta emakumezkoen eta gizonezkoen probak egingo dira.