Bosgarren jardunaldiak bihar, abenduak 6, jokatuko da 19:00etatik aurrera Lezamako frontoian. Promesen kategorian, Ramirez (Sopela) eta Salinas (Errioxa) ibiliko dira Beitiaren (Zeanuri) eta Leoneten (Oiartzun) kontra. Lehen mailan, bestalde, Gutierrezek (Errioxa) eta Lizeagak (Hernani) osatutako bikoteka norgehiagoka arituko da Igoak (Oiartzun) eta Apezetxeak (Goizueta) osatutako bikotearekin.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).