Lezamako Eskualde Txapelketaren zazpigarren jardunaldia bihar, abenduak 20, izango da herriko frontoian 19.00etatik aurrera. Promesen kategorian, Madinak (Alegia) eta Segurolak (Andoain) osatutako bikoteak jokatuko du Rekaldek eta Apeztegiak (Iruña) osatutako bikotearen aurka. Bestalde, lehen mailan, Carregalek (Galdakao) eta herriko pilota klubeko Bilbaok jokatuko dute J. Fernandezen (Errioxa) eta Sotilen (Larraun) kontra.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).