Beste aldetik, partida berdintsuagoa eta zirraragarria jokatu zen promesen kategorian. Lau pilotariek erakutsi zuten maila oso handia, baina azkenean Uriartek (Lezama) eta Elorzek (Zaratamo) osatutako bikotea nagusitu zen. Garaileek 22 eta 21 irabazi zieten Bidezabali eta Karrerari (Tolosa).