Lezamako txapelketaren bigarren final-laurdenak

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 15a, 11:20

Lezamako Pilota Klubak antolatuta, Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta barikuan, urtarrilak 17an, txapelketaren bigarren final-laurdenak jokatuko dira herriko pilotalekuan, 19:00etatik aurrera. Promesen kategorian, Egurrolak eta Ibarzabalek (Markina) jokatuko dute Rekalde II.en (Dima) eta Olaizen (Oiartzun) kontra; eta lehen mailan, Amianok (Tolosa) eta Uriondok (Munitibar), Aranbarriren (Azkoitia) eta Balerdiren (Iruña) aurka.