Bizkaiko Txirrindularitza Federazioaren Emakumeen Batzordeak eskola-saio batzuk antolatu ditu 2025erako, lehena bihar, urtarrilak 18, egingo da Kurtzeko aparkalekuan. Asmoa da emakumeei zikloturismoa praktikatzen irakastea, eta horretarako, eskola teorikoa eta praktikoa jasoko dituzte: aldaketak, balaztak, bihurguneak, igotzea… Gainera, zirkuitu konodun bat sortuko da errepide bat simulatzeko. Ekintzaren helburua da emakumeek urrian BILBOFEM 2025 martxan parte hartzea. Lezamako saioa hango udalaren eta Zorribike elkartearen laguntzarekin antolatu da. Informazio gehiago: www.febici.eus.