Barikuan, urtarrilak 17, Lezamako Eskualde Txapelketaren bigarren final-laurdenak jokatu ziren herriko frontoian. Kolorerik gabeko izan zen lehen mailakoa: Amiano (Tolosa) eta Uriondo (Munitibar) hasiera-hasieratik gailendu ziren, eta oso aukera gutxi eman zieten Aranbarriri (Azkoitia) eta Belerdiri (Iruña): 22 eta 6 irabazi zuten. Promesen mailako partida, berriz, oso interesgarria izan zen, bikote biak oso berdintsu ibili ziren eta. Azkenean, Rekalde II.ak (Dima) eta Olaizek (Oiartzun) 22 eta 21 irabazi zieten Egurrolari eta Ibarzabali (Markina).