Pilota Txapelketa Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 21a, 12:57

Lezamako LXV. Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta barikuan, urtarrilak 24, hirugarren final laurdenak jokatuko dira. Partidak 19:00etatik aurrera izango dira herriko pilotalekuan. Promesen kategorian, Beitiak (Zeanuri) eta Leonetek (Oiartzun) jokatuko dute Aldazen eta Okiñenaren kontra (Ultzama). Lehen mailan, bestalde, J Alberdi (Tolosa) eta Loza (Errioxa) norgehiagoka ibiliko dira B Apezetxearen (Goizueta) eta A Garmendiaren aurka (Lazkao).