Alberdi eta Loza, garaile Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 27a, 14:38

Pilotariek irabazi zuten Lezamako Eskualde Txapelketaren hirugarren final laurdenetako partida, lehen mailan. Nahiz eta partida oso berdintsu hasi, irabazleak gailendu ziren bigarren zatian, eta azkenean 22 eta 11 irabazi zieten Apezetxeari eta Garmendiari. Promesen mailan, bestalde, Aldazek eta Okiñenak 22 eta 18 irabazi zieten Beitiari eta Leoneti. Partidak barikuan, urtarrilak 24, jokatu ziren.