Laugarren final laurdenetako partidak Lezaman

Aikor aldizkaria 2025eko urtarrilaren 29a

Lezamako LXV. Eskualde Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta barikuan, urtarrilak 31, laugarren final laurdenak jokatuko dira. Promesen kategorian, bikote hauek ibiliko dira norgehiagoka: Bikandi (Iurreta) eta Calvo (Markina) vs Rekalde eta Apeztegia (Iruña). Lehen mailan, bestalde, Carregalek (Galdakao) eta Bilbaok, herriko pilotariak, jokatuko dute I Galarzaren eta Gurrearen kontra (Larraun). Partidak 19:00etan hasiko dira. Lezamako Pilota Klubak antolatutako txapelketa da, eta Juan Mari Dañobeitia klubeko kidearen omenez egiten da, hori zendu zenetik hona.