Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa aurkeztuko da Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 31a, 14:36

Lezamako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, herriko Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egin da, Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berriak udalerriko errealitate linguistikoan izan ditzakeen balizko eraginak aurreikusteko. ELEa egiteko, kontuan hartu dira herriko euskararen egoera eta HAPOren xehetasunak. ELEa otsailaren 11n, 18:00etan, aurkeztuko da Kultura Aretoan, eta ekitaldia herritar guztientzat izango da, prozesua ezagutu eta ekarpenak egin ditzaten.