Barikuan, urtarrilak 31, Lezamako Eskualde Txapelketaren laugarren final-laurdenak izan ziren. Promesen kategorian, Bikandik eta Calvok 22 eta 5 irabazi zieten Rekalderi eta Apeztegiari; eta lehen mailan, Carregalek eta Bilbaok, 22 eta 9 Galarzari eta Gurreari. Txapelketa azken txanpan sartu da, eta bariku honetan, otsailak 7, lehen finalerdiak jokatuko dira: lehen mailan, J. Alberdi (Tolosa) eta Loza (Errioxa) norgehiagoka ibiliko dira Carregalekin (Galdakao) eta Bilbaorekin (Lezama); eta promesen kategorian, Uriartek (Lezama) eta Elorzek (Zaratamo) jokatuko dute Rekalde II.aren (Dima) eta Olaizen kontra (Oiartzun).