Maila handiz hasi ziren Lezamako Eskualde Txapelketaren lehen finalerdiak barikuan, otsailak 7. Lehen mailan, erritmo bizia eta tantu ederrak izan ziren hasieran, baina 12 eta 12 berdinduta, Alberdi eta Loza gailenduz joan ziren eta azkenean 22 eta 15 irabazi zieten Carregali eta Bilbaori. Bestalde, promesen mailan, Uriarte eta Elorz nagusitu ziren hasiera-hasieratik eta 22 eta 10 irabazi zieten Rekalde II.ari eta Olaizi.