Goitioltzako txokoaren saneamendu-sarea ordezkatu da

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 14a, 13:22

a: Google maps

Lezamako Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, hango putzu septikoa apurtu zen eta ez da konpontzeko aukerarik egon. Hortaz, bere ordez, hormigoizko beste bat ipini da, konexioak barne. Putzu septiko berria ipintzeak 35.575,86 euro balio izan ditu; Europatik 14.396,90 euroko dirulaguntza jaso da horretarako, eta 3.599,23 euroko dirulaguntza, Eusko Jaurlaritzatik.