Barikuan, otsailak 14, Lezamako Eskualde Txapelketaren bigarren finalerdietako partidak izan ziren herriko pilotalekuan. Lehen mailan, Amiano eta Uriondo hasiera-hasieratik nagusitu ziren eta oso aukera gutxi eman zieten Labakari eta Aizpururi. Azkenean, 22 eta 5 irabazi zieten, eta finalerako txartela eskuratu zuten. Bestalde, promesen kategorian, Bikandik eta Calvok 22 eta 17 irabazi zieten Aldazi eta Okiñenari, eta haiek ere izango dira finalean.