Promesen kategorian, klubeko Adrian Uriartek Elorz (Zaratamo) izango du bikotekide, eta Bikandiren (Iurreta) eta Calvoren (Markina) kontra jokatuko dute. Lehen mailan, bestalde, J. Alberdi (Tolosa) eta Loza (Errioxa) ibiliko dira Amianoren (Tolosa) eta Uriondoren (Munitibar) aurka. Uriarteren esanetan, oso maila handia egon da aurtengo txapelketan, “batez ere promesen kategorian oso pilotari onak etorri dira Gipuzkoa aldetik”. Barikuro ere jendetza batu da frontoian partidak ikustera. “Izan ere, Euskal Herriko txapelketarik zaharrenetarikoa da gurea, eta Euskal Herri osoko pilotariek hartzen dute parte. Oso maila ona izan ohi da”. Aurten txapelketaren 65. edizioa bete da. Gainera, lehen mailan, klubeko Edorta Bilbao finalerdietara ailegatu zen, eta, promesen kategorian, Uriartek lortu du finalera ailegatzea. Hortaz, are pozago egoteko arrazoia da.