Lezamako Udalak ekitaldi-sorta zabala prestatu du, martxoaren 1ean Inauteriak gozatzeko. Horrela, 11:00etatik 13:00etara umeentzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira Hilari Astorki plazan; eguraldi txarra egonez gero, frontoian. Koadrilak 12:30ean batuko dira plazan, eta 13:00etatik aurrera kaleak eta tabernak girotuko ditu Taberna Ibiltariak. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara mozorroen desfilea eta animazioa egongo da frontoian, Oihan Vegaren eskutik, eta 19:00etatik 21:00etara kalejira musikatua izango da herriko tabernetatik.