Hirugarren aldia izan da Uriartek finala jokatu duela, eta azkenean txapela lortu du. Partida nahiko berdintsu hasi zen, baina azkenean Uriarte eta Elorz 22 eta 14 nagusitu ziren. Lehen mailako partida, bestalde, ez zen lar ona izan, Amiano eta Uriondo hasiera-hasieratik gailendu ziren eta. Azkenean, 22 eta 8 irabazi zieten J. Alberdiri eta Lozari. Azkenean, txapelketaren pilotaririk onena Amiano hautatu zuten.