Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atzo goizean, martxoak 3, baso-langile batek istripua izan zuen Lezamako Aretxalde auzoan. Herrestatze-lanak egiteko makina batek hanka harrapatu zion 40 urteko langileari, eta lekura suhiltzaileak eta Osakidetzako helikoptero bat joan ziren, zauritua artatzera eta Gurutzetako ospitalera eramatera.