Ordutegia hau da: astelehenetik barikura, 14:00etatik 22:00etara; zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta domeketan eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara. “Halako jokabide arduragabeek ez diete soilik pertsonen segurtasunari eta udal-ondareari kalte egiten, herri osoari baizik, eta herritar guztien erabilerarako eta gozamenerako diren leku publikoak kaltetzen dituzte”, idatzi dute prentsa-oharrean. Azaldu moduan, ekintza bandalikoak behin eta berriz gertatzen dira, eta horregatik egin dute erantzukizunerako eta bizikidetzarako deia, “halako ekintzak burutzen dituztenei jarrera hori alde batera uzteko eskatuz”.
Azkenik, Lezamako Udalak adierazi du leku publikoak babesteko eta zaintzeko lanean jarraituko duela, “haien egoera egokia eta erabilera zuzena bermatzeko beharrezko neurriak hartuz”. Era berean, laguntza eskatu die herritarrei, “halako jokabideak errotik kentzeko eta guztion ingurunea babesteko”.