Aurtenetxe lezamarra, BPFko presidente berria
Iñigo Aurtenetxe Latorreren eta bere lantaldearen “Bizi Pilota Bizkaian” hautagaitzak babesik handia izan du BEPFko hauteskundeetan, eta ondorioz, Bizkaiko Pilota Federazioaren presidente berria dugu. Aurtenetxek Lezamako pilotalekuan hartu gaitu, eta datozen lau urteetarako dituzten helburuen eta erronken berri eman digu. Proiektu ilusionagarria dela adierazi digu. Elkarrizketa hurrengo alean izango da irakurgai.