Aste Santuko oporrei begira, Umeentzat Lanean Lezamako eskolako gurasoen elkarteak Txoko Txikia antolatu du. Bi aste izango dira: apirilaren 14tik 16ra (45 euro) eta apirilaren 22tik 25era (55 euro); eta ordutegia hurrengo hau: 09:00etatik 14:00etara. Hala ere, umeak 08:00etan hartzeko zerbitzua ere egongo da (55 euro, lehenengo astea, eta 66 euro, bigarren astea). Aurreikuspenaren arabera, besteak beste, baloi-jolasak, eskulanak, dantza eta sukaldaritza-tailerrak egingo dituzte.
Izena ematea martxoaren 24ra arte egin daiteke hemen. Informazio gehiagorako: musicayeducacionraquel@gmail. eta 630 205 383 telefono-zenbakia.