Lezamako Euskaraldiaren batzordeak bilera irekira deitu du biharko, apirilak 10. Batzarra 18:15ean izango da Kultura Aretoan. “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean, maiatzaren 15etik 25era egingo da Euskaraldia, eta Txorierriko batzordeak buru-belarri dabiltza lanean, hizkuntza-ohiturak aldatzea helburu duen ariketa soziala gure eskualdean ere egiteko.