Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, Niño Feriantek Larrugorritan lana aurkeztuko du barikuan, apirilak 25, Oxangoiti Lezamako tabernan, 20:30ean. Labetik atera berria, taldearen hirugarren musika-lana da, eta estudioko bigarrena. “Soinu gordinagoa, biluzia, organikoa eta intuitiboagoa eskaintzea izan da gure helburua; lehen hartualdietan erregistratua, haren larruazaleko orinak eta orbainak izkutatu gabe, gure zuzenekoaren energia eta jarrera argi eta garbi islatzeko”, azaldu zuten lana aurkezteko.