Danbor-banda feministaren tailerra Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko api. 24a, 13:03

Maiatzaren 6an, 8an, 20an eta 22an, 18:00etatik 20:00etara, danbor-banda feministaren tailerra egingo da Lezamako Uribarri Topalekuan. Maila ertaineko tailerra izango da eta Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduko du. Lezamako Udalak, Moreak talde feministak eta Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekintza da, eta izena emateko, berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da, edo 688 654 649 telefono-zenbakira whatsappa bidali.