Euskaraldiaren harira Lezaman antolatutako ekintzak eskolako aterpera eramango dira

Aikor aldizkaria 2025eko maiatzaren 9a

Euskaraldia dela eta, zenbait ekintza antolatu dituzten gaurko, maiatzak 9, Lezaman. Ekintzak plazan egitekoak ziren, baina eguraldi euritsua dela eta, eskolako aterpean egingo dira. Zehatz-mehatz, bertan egingo dira 17:00etatik aurrera dantza-plaza, talo-tailerra eta aurkezpena. Bestalde, argazkia frontoian egingo da 19:00etan. Domekan, maiatzak 11, ere ekintzak izango dituzte: 17:00etan ekintza Gaztelekuan, eta 18:00etan, Ane Goitiaren bakarrizketa, Kultur Aretoan. Beste aldetik, gaur ere txapak banatuko dira Zamudion, Agirre Lehandakari plazan, 19:30etik 20:30era; eta Larrabetzun, 18:30etik aurrera, Andra Mari kalean.