Harry Bird eskoziarrak barikuan joko du Oxangoitin

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 26a, 11:23

Azken Barikuak kontzertu-sailaren baitan, Eskoziako Harry Bird musikariak eta bere taldeak kontzertua egingo dute barikuan, maiatzak 30, Oxangoiti Lezamako tabernan. Zirkuko eta antzerkiko musikaria Bilbon bizi izan da, eta bere folkie bandarekin batera 15 urte daramatza munduan zehar jotzen. Taldekide ditu Theo Barnard eta Pepita Emmerichs (Rain of Animals) eta Gavin McGinty kantautorea. Kontzertua 20:30ean hasiko da.