Lezamako pilotalekua leporaino bete zen barikuan, pilotarien jokoaz gozatzeko. Jaime Uriarte pilota-klubeko presidentearen esanetan, aurreko edizioetan moduan, aurten ere giro itzela izan zen partidetan bertan zein partiden ostean. Izan ere, Pilota Goxua Txapelketa Herrikoiak jakin-min handia sortzen du lezamarren artean, eta herritar asko eta asko hurbiltzen dira frontoiraino, parte-hartzaileak animatzera. Nora Artetxek eta Ekaitz Legarretak txapela ipini zieten bigarren mailako irabazleei, eta Jon Ander Aurrekoetxea alkateak eta Uriartek, lehen mailako irabazleei. Partidak amaituta, jaitxoa egin zuten, eta taloak eta musika egon ziren. Parranda ordu txikietara arte luzatu zen.