Umeek udako gauak gozatzeko, Lezamako udako zinema martxan dago. Ekainaren 27an egin zen lehenengo saioa El carné filmarekin, eta bigarrenerako Zinemaldian aurkeztutako Dragoi jagolea ikusi ahalko da. Uztailaren 4an, ostiralean, izango da emanaldia, zehazki, gaueko 10etan udaletxearen atzealdean.