Uda pasa eta gero helduko dira Lezamako jaiak, horietan eraso matxistei “aurre egiteko” Brigada Feminista antolatzen dabiltza Udala eta Moreak talde feminista. Izena emateko 18 urtetik gorako emakumea izan behar da eta Whatsappen bidez idatzi 688 65 46 49 zenbakira.
“Emakumeen arteko harremanak eta elkartasuna sustatzea eta erasorik gertatuz gero, elkarri laguntzea” da ekintza honen helburua, talde feministak sare sozialetan adierazi duenez, eta urtero antolatzen da.