Multi-kintada Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 22a, 14:20

Datorren urriaren 25ean, Lezaman multi-kintada egingo da frontoian. 2006ra arte jaio direnek parte hartu ahal izango dute bazkarian. Bazkarirako tiketak urriaren 1etik 12ra arte erosi ahal izango dira, 30€-ko prezioan. Tiketak Josune janaridendan, Enaitz, Grisson, Batzoki, Oxangoiti, Gaztedi eta On egin tabernetan, eta Ogiketa La Modernan erosi ahal izango dira.

Menua garagardo menua izango da, eta horren barnean daude, ogia, ura, garagardo txorrota, ardoa eta kafeaz gain, entsalada mistoa, txistorra brasan, odoloste errea piperradarekin, piper berde frijituak, oilasko errea probentzako saltsarekin, eta pantxineta. Alergiarik izatekotan edo menu beganoa nahi ezkero, lezamakokintadaeguna@gmail.com helbide elektronikora idatzi ahal izango da.