Lezamako Kurutze dantza taldean izena emateko epea zabalik

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 24a, 12:33

a: Kurutze dantza taldea

Lezamako Kurutze dantza taldeak taldean izena emateko epea zabaldu du, 4 urte eta 99 urte bitarteko pertsonei zuzenduta.

Entseguak urritik ekainera bitartekoak izango dira, eta egunak horrela banatuko dira:
Astelehenetan: 2021 eta 2019 bitartean jaiotakoen taldea; 2018an jaiotakoen taldea; 2017an jaiotakoen taldea; 2016 eta 2015ean jaiotakoen artean.

  • Astearteetan: Ertainen eta Nagusien taldeak.
  • Asteazkenetan: 2014 eta 2013an jaiotakoen taldea.
  • Ostegunean: Erromeria taldea eta mutiltxoen talde berezia (2018 eta 2016 bitartean jaiotakoak).

Ordutegiak dantzari kopuruen arabera molda daitezke, eta izena kdtlezama@hotmail.com helbide elektronikora idatziz edo 688 776 436 telefonora WhatsApp bat bidaliz eman ahal izango da.