Oxangoitik HAPOak bere desagerpena ekar dezakeela salatu du

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 6a, 14:46

Oxangoiti elkarteak salatu du Lezamako Udalaren hiri-antolamenduko plan berriak elkartearen desagerpena ekar dezakeela. Garapenean dagoen HAPO horretan, Frontoi-Atze deituriko azaleran 29 etxebizitza eraikitzeko aukera izango da, eta horretarako, Oxangoiti barne hartzen duen eraikina bota ahal izango da.

Hori dela eta, jabeek konpentsazioak negoziatu ahalko dituzte promotorearekin, baina Oxangoitik, "Herriko Tabernak" bezala ezaguna den 35/02 sumarioa dela eta ez du bere eraikinaren gaineko erabakitzeko aukerarik. Horregatik, Oxangoitik dio eraikinaren eraisketak elkartearen desagerpena ekar dezakeela.