Lezamako Arimen Gauean izena emateko epea zabalik

Aikor aldizkaria 2025eko urriaren 13a

Urriaren 31an Lezamako ludotekan Arimen Gaua ospatuko da. Hala ere, bertan parte hartu ahal izateko, izena eman beharko da, eta epea gaur zabaldu da. 4€-ko prezioa izango du eta izena ludotekan eman ahal izango da. Epea barikuan, urriaren 17an, itxiko da. Ez dituzte epez kanpoko inskripziorik onartuko.