Txotxongilo emanaldia Lezaman

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 4a

Azaroaren 16an, domeka, TXO TITELLES konpainiak eskainitako “Galletas de queso” txotxongilo ikuskizuna eskainiko da Lezaman, gaztelaniaz.

Kataluniatik datorren ikuskizun hau 4 urtetik gorako publiko familiarrari zuzenduta dago. Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian aukeratutako ikuskizunetako bat da Lezaman izango dena. Emanaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Kultura Aretoan. Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.

Bestalde, azaroaren 18an beste ikuskizun baten bi saio eskainiko dira: Italiako ERMELINDA COCCIA konpainiaren “Live”. Kultura Aretoan eta udaletxeko sotoetan izango dira saioak, goizez zein arratsaldez.