Lezamako Gaztedi tabernaren itxiera 11 urteren ondoren

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 18a

11 urteren ondoren, Lezamako Gaztedi taberna itxi egingo dute. Itxieraren arrazoia Janire Garcia jabearen bajak eragindako gehiegizko lana da, besteak beste. Itxieraren inguruan “erabaki zaila” dela dio Janirek hunkituta, eta “pena handia” sentitzen dutela, “babes handia” jaso baitute herritarrengandik. “Azkenean umeak hazten ikusi ditugu, eta familia txiki moduko bat sortu dugu hemen, hori da geratzen zaizuna, azken finean”. Izan ere, herritarrek momentu zailetan batez ere babestu izana eskertzen du Garciak, pandemian bezala, adibidez. Beste jabea den Ruben Estebanez ere ildo beretik doa. “Balorazio oso positiboa da, jendeak gugan izugarrizko konfiantza izan dute, eta orain ziklo aldaketa hau dela eta taberna utzi behar izan dugu”.