Bihar, azaroak 28, hilabeteko azken barikua da, eta hilabetero lez, kontzertua izango da Lezamako Oxangoitin. Biharkoa ON taldeak eskainiko du, eta bertan, “Urruti” gogoratuko dute, 12 urte bete direlako hil zenetik. Hau dela eta, kontzertuaren ostean afari txiki bat egingo da. Kontzertua arratsaldeko 20:30etan izango da, Oxangoitin. Kontzertuaz gain, “HAPO-Oxangoiti gatazkari buruzko azken berriak” emango dira.