Izen-ematea hiruhilekoz edo urte osorako egin daiteke. Ikastaro guztiak aurrera ateratzeko gutxienez 8 parte-hartzaile egon beharko direla dio Udalak, eta izen-emateak plazak baino gehiago badira, zozketa publikoa egingo da. Udalak dio eskubidea izango duela ikastaroen eskaintza aldatu edo bertan behera uzteko.
Behin epea ixtean, zozketen, baieztatutako ikastaroen eta bestelakoen inguruko informazioa jakinaraziko Udalak. Ikastaroen artean daude, besteak beste, zumba, pilates, spinning edota sukaldaritza.