“Menopausia ulertzen” solasaldia Lezaman

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 4a

Datorren eguenean, abenduaren 11n, “Menopausia ulertzen” solasaldia egingo da Lezaman. Bertan, “zalantzak argitzea” eta “parte-hartzaileak bidelagun sentitzea” izango da helburua.

"Errespetuzko espazioa” izango dela diote, eta “baliozkoak” izango direla “iritzi eta bizipen guztiak”. Solasaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Udaletxearen sotoan. Izena eman beharko da bertara joateko, berdintasuna@txorierri.eus helbidera idatziz edo 688 654 649 telefonora deituz, abenduaren 8ra arte.