Barikuan, abenduaren 12an, ipuin-kontalari tailerraren bigarren saioa burutuko da, “irakurketarako zaletasuna sustatu eta txikienak liburutegiko mailegu zerbitzua erabiltzen animatzeko” helburuarekin. Tailer hau 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Ikuskizuna Kultura Aretoan izango da.