Bizkaiko Sokatira Txapelketaren jardunaldi finala zapatuan Lezaman

Aikor aldizkaria 2025eko abenduaren 18a

Zapatuan, abenduaren 20an, Bizkaiko Goma gaineko Sokatira Txapelketaren jardunaldi finala ospatuko da Lezaman. Emakumezkoak zein gizonezkoak arituko dira, zortzi pertsonek osatutako taldeetan.

Emakumeen kategorian, 520 kg-ko pisuan lehiatuko dira, eta bertan arituko dira: Abadiñoko A eta B taldeak, Gaztediko A eta B taldeak, Goiherri eta Forua. Gizonezkoak, aldiz, 620 kg-ko pisuan lehiatuko dira, eta bertan arituko dira: Abadiñoko A eta B taldeak, Gaztedi, Goiherri eta Forua. Pisaketa arratsaldeko 16:30etan izango da, eta jardunaldia, 18:30etan, Lezamako frontoian.