Txorierriko Gabon kantak ADELA elkartearen alde domekan Lezaman

Aikor aldizkaria

Domekan, abenduaren 28an, ADELA elkartearen aldeko kontzertua egingo da Lezaman. Txorierriko Gabon kantak abestuko dira, eta jasotako diru guztia elkartearentzako izango da.

Lezamako Andra Mari elizan izango da, arratsaldeko 13:15etan. Bertan arituko dira: Sondikako Txuma Olagüe abesbatza, Sondikako Agrupación Olagüe, Derioko Ipar Alde abesbatza, Zamudioko Kamara Korala, Larrabetzuko Gaztelumendi abesbatza eta Lezamako Ekidazu abesbatza.