3.000 euro, Larrialdietako Gizarte Laguntzetarako

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 22a

Bizkaiko Done Jakue Bideko Hospitalero Boluntarioen Elkarteak 3.000 euroko “ekarpen bikaina” egin du Larrialdietako Gizarte Laguntzetarako. Hau da, Lezaman behar gehien duten familientzat. 

Horrez gain, Lezamako aterpetxeak 2025eko ekainaren 1etik irailaren 30era izan dituen okupazio zenbakiak azpimarratu dituzte: Jatorri askotako 1.253 erromesek igaro dute gaua bertan.