Txapelketaren izaera herrikoia mantenduz, parte hartzeko baldintza da pilotariak Lezaman jaioak izatea, Lezaman bizitzea, Lezamako pilota klubeko gurasoak izatea edo Lezamako pilota klubeko fitxa eduki izana. Horrez gain, gogoratu dute federatutako edo eskola mailan lehitzen duten pilotariek ezin dutela izena eman. Gehienez, maila bakoitzean 15 bikotek eman dezakete izena.
Martxoaren 6tik hasita, partidak barikuetan jokatuko dituzte. Antolatzaileek nabarmendu dute neurketak ezin direla atzeratu, bai, ordea, aurreratu. Gainera, bikote berak ezingo ditu egun berean bi partida jokatu eta ordezko bakarra erabili daiteke txapelketa osorako. Azkenik, gogoratu dute iazko bigarren mailako irabazleek lehen mailan eman behar dutela izena.
Lehiak zortzi tantoko bi jokotara jokatuko dira, eta berdinketa egoten bada, hirugarrena bost tantora jokatuko da. Piloten kudeaketa klubaren irizpidearen esku egongo dela esan dute.