‘Sexuen heziketa: ongizaterako giltzarria’ hitzaldia, Lezamako Kultur Aretoan

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 29a

Otsailaren 10ean, 17:00etatik 19:00etara, ‘Sexuen heziketa: ongizaterako giltzarria’ hitzaldia hartuko du Lezamako Kultur Aretoak. Bertaratzeko izena eman beharra dago, horretarako azken eguna otsailaren 3a da: berdintasuna@txorierri.eus posta elektronikoaren edo 688 65 46 49 telefonoaren bidez egin daiteke.

Familientzako hitzaldi dinamiko eta parte-hartzailea izango dela aurreratu dute antolatzaileek, “sexu-hezkuntza ikuspegi positibo eta askotariko batetik lantzeko”: “Jaiotzatik sexualitatea bizitzaren parte da. Errespetuz, maitasunez eta konfiantzaz laguntzea funtsezkoa da gure seme-alaben ongizaterako”.