175 zuhaitz landako dituzte domekan, Zuhaitz Egunean

Mikel Reina Barros

Lezamak domekan, martxoak 1, ospatuko du aurtengo Zuhaitz Eguna. 11:30ean jarri dute hitzordua Guardetxe inguruan eta zuhaitzen landaketaz gain, sasimartxoa ere egingo dute.

Lezamako Udaletik gogoratu dute Guardetxera bakoitza bere kabuz heldu beharko dela, ibiltzen edo autoan. Gogoratu dute ibilgailuak uzteko tokia utziko dutela tiro eremuan. Aurten, hosto erorkorren 175 zuhaitz landatuko dituzte: pagoak, haritzak eta gaztainondoak.